2012/11/15

Agurra

Kaixo guztioi!!!
"Nire blog berri Blogger-ren" izenburua jarri diot sortu dudan blog-tutorial honi. Bertan informazio lagungarria topatuko duzue Blogger-ren blog bat sortzeko edo/eta bloga kudeatzeko.

2012/10/09

Testua eta estekak argitaratzeko

Post edo sarrera honetan azalduko dut nola idazten den testua, nola egiten diren estekak edo loturak eta nola argitaratzen den post-a.
Testua idazteko: -Redactar- editorean letra moeta, tamaina, kolorea....aukeratu. Testua idatzi.

Kaixo guztioi!!!
Kaixo guztioi!!!
Kaixo guztioi!!!
  

Editoretik ere, testuaren lerrokatzea, biñetak, letraren fondoaren kolorea... eta beste hainbat elementu kontrolatu ahal dugu.
Orain esteka bat egiten ikasiko dugu:
Hitz bat idazten dugu, adibidez -Blogaren definizioa- ; idatzitako testua aukeratzen dugu eta estekak egiteko botoia sakatzen dugu.
URL bat (interneteko helbidea) ipintzeko kutxatila agertzen zaigu. Hortxe uzten dugu prest gerorako.

Esploratzailaren erlaitz berri batean, ad. Wikipedian agertzen den Blogaren definizioa bilatzen dugu. Web orri honen helbidea kopiatzen dugu eta lehengo erlaitzeko kutxatilan itsasten dugu.



Hona hemen egindako esteka. Estekaren gainean klik egiterakoan Wikipediaren orrira joango gara eta Blogaren definizioa irakurriko dugu.
Blogaren definizioa



Post-aren argitaratzea


Bukatzeko, post honi izenburu bat jarriko diogu eta argitaratuko dugu.
Horretarako goikaldean dagoen kutxatilan izenburua idatziko dut: "Testua eta estekak argitaratzeko".




Eta -Actualizar- botoia sakatuz posta argitaratuko dugu


Bloga nola geratu den ikusteko goikaldean dagoen - Ver blog- botoia sakatuko dugu.

Irudiak argitaratzeko


  • Irudi bat argitaratzeko aukera batzuk ditugu.

Irudiaren botoia sakatuko dugu. (REDACTAR editorean)
Botoia sakatu eta gero aukera batzuk agertuko dira. Erabilienak hauek dira:




1.- Igo (ordenagailutik)/Fitxategiak aukeratu.
  Fitxategia aukeratu eta  Ireki
  Aukeratutako irudiak gehitu



Jirafa honen irudia nire ordenagailutik igo dut


Irudiak prestatu behar ditugu erabili baino lehen. Irudi batzuk oso pisutsuak dira, ez dira egokiak webean eskegitzeko. Horrexegatik irudien editore bat erabili beharko dugu irudiak konprimatzeko.

Microsoft-ek aukera erraz eta on bat eskeintzen digu: Office Picture Manager.
Baina sareak irudiaren edizio-tresna ugari eskeintzen digu. Gai honi buruz Webmix prestatu dut Symbaloon. Hemen duzue esteka: Irudiak editatzeko 2.0 tresnak
Ediziorako 2.0 tresna hauen artean Ribbet izan daiteke oso aukera interesgarria.


2.- URL batetik estekatu / Irudiaren helbidea itsatsi hemen


Irudiaren helbidea behar dugu kutxatilan itsasteko.

Non bilatu ahal ditugu irudiak eta horien helbideak?


A.- Googlen. Ad. ilargia (irudiak). Klik egiten dugu irudiaren gainean eta irudiaren helbidea kopiatu egiten dugu (copiar la ruta de la imagen).  Geroago kutxatilan itsasten dugu.  Irudia agertuko da, aukeratzen dugu eta gehitzen dugu.





B.- Flickr cc web orrian: http://flickrcc.net/
 Flickr-en bilatzailean  idazten dugu Ad. ilargia. Ilargiaren irudiak aurkezten dizkigu. Bat aukeratuko dugu.
Klik egiten dugu irudiaren gainean eta irudiaren helbidea kopiatu egiten dugu (copiar la ruta de la imagen).  Geroago kutxatilan itsasten dugu.  Irudia agertuko da, aukeratzen dugu eta gehitzen dugu. Irudia agertuko da gure editorean.
 


Bi kasuetan irudiaren tamaina eta lerrokatzea aldatu ahal da.




 




Flickr CC Irudien bilatzailea izateaz gain irudien oinarrizko editorea da. Bere erabilera oso erreza da eta emaitzak onargarriak dira. Efektu sinpleak baina erakargarriak jarri ahal dizkiegu Flickr-eko irudiei. Efektuak jarri eta gorde ostean irudi berriaren helbidea kopiatuko dugu eta blogaren editorean itsatsiko dugu irudia argitaratzeko.



Flickr CC- Editorea: Tamaina, kontrastea, testua, efektu bereziak...




Efektua aukeratu, aplikatu(Aply) eta gorde (Save).

URL-a kopiatu eta blogeko editorean itsatsi.

Irudi berria argitaratu dugu blogean







Gai honi buruz informazio gehiago kontsultatu ahal duzue esteka honetan: Irudiak argitaratzen Buru-mapa

Beste aukera bat dago irudiak blogean argitaratzeko: Picasan erregistroa egin eta hor alojatu gure irudiak. Gero handik estekatuko ditugu gure blogean argitaratzeko.






Bideoak argitaratzeko



  • Bideo bat argitaratzeko aukera batzuk ditugu.
1.- Bideo bat igo gure ordenagailutik. Aldez aurretik grabatutako bideoa aukeratzen dugu eta igotzen dugu. Redactar editorean bideoaren botoia sakatu.



Pantailan hauxe ikusiko dugu. Bideoa aukeratuko dugu eta igo egingo dugu, -subir- botoian klik eginez.

Hau da gure ekipotik igotako bideoa:





 


2.- Bideo bat txertatu YouTubetik.
Redactar editorean bideoaren botoia sakatu.



                         Pantailan hauxe ikusiko dugu.




YouTubeko bilatzailearen kutxatilan bideoaren izenburua edo beste datuak idatziko ditugu. Bilatu eta gero, bideoa agertuko da, aukeratu egingo dugu eta -seleccionar- botoian klikatuz argitaratuta geratuko da post-ean.

Hona hemen Mikel Laboaren "Txorian txori" izeneko bideoa.


Bideoak argitaratzeko beste aukerak daude: telefonotik, webcam-etik, YouTubeko nire gunetik......



YouTuben erregistroa egiten badugu gure gunea izango dugu hortxe guk grabatutako bideoak alojatuta izateko. Handik txertatu ahal ditugu gure blogean. -Mis videos de YouTube- aukera eginez.









 

Dokumentuak argitaratzeko

Dokumentuak argitaratzeko aukera batzuk ditugu:      

Kasu guztietan tresna bakoitzean erregistroa egitea eta orain azalduko dudan prozedura jarraitzea beharrezkoa da.(EMBED KODEA ERABILIZ DOKUMENTUA TXERTATZEKO) 

 SCRIBD    http://es.scribd.com/ 


  • Erregistroa egin : -Registrarse- (Helbide elektronikoa, erabiltzailearen izena eta pasahitza idatzi)
  • Aldez aurretik sortutako dokumentuak igo ahal ditugu (onartutako formatoak: .pdf, .doc, .txt...)
  • Scribd-era igo eta gero, dokumentuaren embed kodea lortzen dugu. Hau da kopiatu behar duguna, geroago, Blogeko HTML EDITOREAN itsasteko. Itsatsi eta gero dokumentua argitaratuta geratuko da post-ean

Scribd Tutoriala Marije

 

ISSUU  http://issuu.com/

  • Erregistroa egin : -Registrarse- (Helbide elektronikoa, erabiltzailearen izena eta pasahitza idatzi)
  • Aldez aurretik sortutako dokumentuak igo ahal ditugu (onartutako formatoak: .pdf, .doc, .txt...)
  • Issuu-ra igo eta gero, dokumentuaren embed kodea lortzen dugu. Hau da kopiatu behar duguna, geroago, Blogeko HTML EDITOREAN itsasteko. Itsatsi eta gero dokumentua argitaratuta geratuko da post-ean

CALAMÉO    http://es.calameo.com/
  • Erregistroa egin : -Registrarse- (Helbide elektronikoa, erabiltzailearen izena eta pasahitza idatzi)
  • Aldez aurretik sortutako dokumentuak igo ahal ditugu (onartutako formatoak: .pdf, .doc, .txt...)
  • Calaméo-ra igo eta gero dokumentuaren embed kodea lortzen dugu. Hau da kopiatu behar duguna, geroago, Blogeko HTML EDITOREAN itsasteko.Itsatsi eta gero dokumentua argitaratuta geratuko da post-ean
  •  Adibidea Calaméon

Beste adibide bat Calaméon:
Beste aukera bat da dokumentua aldez aurretik argitaratzea webgune batean eta gero link baten bidez   estekatzea eta blogean jarri    (DOKUMENTUAREN URL-A ERABILIZ ESTEKATZEKO)  
Adibidez:hau da beste dokumentu bat pdf-n. site batean argitaratuta eta gero hemen estekatuta.


Aurkezpenak argitaratzeko


Aurkezpenak argitaratzeko aukera batzuk ditugu:
  • SLIDEBOOM   http://www.slideboom.com/

  • Erregistroa egin : -Registrarse- (Helbide elektronikoa, erabiltzailearen izena eta pasahitza idatzi)
  • Aldez aurretik sortutako aurkezpenak igo ahal ditugu (onartutako formatoak: .ppt, .pps, ...)
  • Slideboom-era igo eta gero aurkezpenen embed kodea lortzen dugu. Hau da kopiatu behar duguna, geroago, Blogeko HTML EDITOREAN itsasteko.Itsatsi eta gero aurkezpena argitaratuta geratuko da post-ean

SLIDEBOOM TUTORIALA

Slideboom Tutoriala MJU Eusk Probak egiten jarraitzen dut

Slideboom-era igo dut Power Pointen egindako aurkezpena eta embed kodea txertatu dut hemengo editorea hau lortuz.



  •  SLIDESHARE   http://www.slideshare.net/

  • Erregistroa egin : -Registrarse- (Helbide elektronikoa, erabiltzailearen izena eta pasahitza idatzi)
  • Aldez aurretik sortutako aurkezpenak igo ahal ditugu (onartutako formatoak: .ppt, .pps, ...)
  • Slideshare-ra igo eta gero aurkezpenen embed kodea lortzen dugu. Hau da kopiatu behar duguna, geroago, Blogeko HTML EDITOREAN itsasteko.Itsatsi eta gero aurkezpena argitaratuta geratuko da post-ean




  •  GOOGLE DOCS-  Aurkezpena sortu- https://drive.google.com

  • Erregistroa egin : -Registrarse- (Helbide elektronikoa, erabiltzailearen izena eta pasahitza idatzi)
  • Aldez aurretik sortutako aurkezpenak igo ahal ditugu (onartutako formatoak: .ppt, .pps, ...) edo bestela Google Docs-en bertan sortu.
  • Google Docs-era igo eta gero, aurkezpenen embed kodea lortzen dugu (-archivo- eta -publicar en la web- aukeratuz). Embed kode hau kopiatu behar dugu, geroago, Blogeko HTML EDITOREAN itsasteko. Itsatsi eta gero aurkezpena argitaratuta geratuko da post-ean.
Hona hemen Google Docs-en egindako aurkezpen bat.
Argazki batzuk nire ordenagailutik igo ditut eta  besteak Flickr CC-tik hartu ditut eta herrestatuz aurkezpenean txertatu ditut.

2012/10/08

Aurkezpenak: nola argitaratu?

Aurkezpena argitaratzeko bi prozedura da......

  • Estekatzea:

TALASO AURKEZPENA  Esteka honetan klik eginez aurkezpenaren orria irekiko da eta ikusi ahal izango dugu.


  • Txertatzea: Aurkezpenaren embed kodea kopiatuz eta blogeko HTML-editorean itsatsiz. Aurkezpena ikusi ahal izango dugu blogean bertan. Beheko adibidea.


2012/10/07

Galdetegiak argitaratzen

Google Driven galdetegia sotu eta gero, "Insertar formulario" aukeratu behar dugu. Geroago, embed kodea kopiatuko dugu, eta bukatzeko, blogeko HTML-editorean kopiatutako kodea itsatsiko dugu. Hau egin eta gero, Publicar botoia sakatuko dugu... eta ba dago! Hona hemen adibide bat!

Aurkezpenak sortu Photopeach erabiliz

MULTIMEDIA AURKEZPENAK Informazioa eta orientabide metodologikoak. Aurkezpenak sortzeko eta argitaratzeko tresnak.

PHOTOPEACH  photopeach.com



PHOTOPEACH TUTORIALA

ADIBIDEAK: Bi motatako formatoak aukeratu ahal dira: SPIRAL eta STORY. Embed kodea kopiatu eta blogeko HTML editorean itsatsi.


 SPIRAL formatoa: JIRAFAK on PhotoPeach

STORY formatoa:
  • PUBLIKOA: JIRAFAK on PhotoPeach
  • UNLISTED prueba on PhotoPeach
  •  PRIVATE

 

Beste aukera bat: esteka baten bidez argitaratu UNLISTED formatoa:PRUEBA


2012/10/05

Audioa argitaratzen

AUDACITY: Audio-grabazioak egiteko tresna. Oinarrizko Tutoriala










2.0 TRESNAK


Vocaroohttp://vocaroo.com/   


  • On line-ko grabazioak egiteko zerbitzua. Blogean argitaratu ahal dira. 









      Vokihttp://www.voki.com/






      ------------------------------------------------------------------------------------------------------------
      LH 2.0 SITEA:
      Ahozko komunikazioa lantzeko baliabide eta orientabideak


      2012/10/04

      Audioa argitaratzen:DivShare

      Audacityren bidez grabazioa egin dugu.
      DivSharera igo eta gero blogean argitarutu dugu HTML editorean embed kodea itsazten.

      2012/10/02

      Mindomon egindako buru-mapa argitaratuz

      Irudiak nola argitaratzen diren azaltzeko buru-mapa hau prestatu dut Mindomon.
      Horretarako Mindomon erregistroa egin dut. Gero, mapa sortu dut eta geroago maparen embed kodea kopiatu dut. Bukatzeko, blogeko HTML-editorea zabaldu dut eta maparen embed kodea itsatsi dut.
      Emaitza behean daukazue.


      Make your own mind maps with Mindomo.