2012/10/09

Irudiak argitaratzeko


  • Irudi bat argitaratzeko aukera batzuk ditugu.

Irudiaren botoia sakatuko dugu. (REDACTAR editorean)
Botoia sakatu eta gero aukera batzuk agertuko dira. Erabilienak hauek dira:




1.- Igo (ordenagailutik)/Fitxategiak aukeratu.
  Fitxategia aukeratu eta  Ireki
  Aukeratutako irudiak gehitu



Jirafa honen irudia nire ordenagailutik igo dut


Irudiak prestatu behar ditugu erabili baino lehen. Irudi batzuk oso pisutsuak dira, ez dira egokiak webean eskegitzeko. Horrexegatik irudien editore bat erabili beharko dugu irudiak konprimatzeko.

Microsoft-ek aukera erraz eta on bat eskeintzen digu: Office Picture Manager.
Baina sareak irudiaren edizio-tresna ugari eskeintzen digu. Gai honi buruz Webmix prestatu dut Symbaloon. Hemen duzue esteka: Irudiak editatzeko 2.0 tresnak
Ediziorako 2.0 tresna hauen artean Ribbet izan daiteke oso aukera interesgarria.


2.- URL batetik estekatu / Irudiaren helbidea itsatsi hemen


Irudiaren helbidea behar dugu kutxatilan itsasteko.

Non bilatu ahal ditugu irudiak eta horien helbideak?


A.- Googlen. Ad. ilargia (irudiak). Klik egiten dugu irudiaren gainean eta irudiaren helbidea kopiatu egiten dugu (copiar la ruta de la imagen).  Geroago kutxatilan itsasten dugu.  Irudia agertuko da, aukeratzen dugu eta gehitzen dugu.





B.- Flickr cc web orrian: http://flickrcc.net/
 Flickr-en bilatzailean  idazten dugu Ad. ilargia. Ilargiaren irudiak aurkezten dizkigu. Bat aukeratuko dugu.
Klik egiten dugu irudiaren gainean eta irudiaren helbidea kopiatu egiten dugu (copiar la ruta de la imagen).  Geroago kutxatilan itsasten dugu.  Irudia agertuko da, aukeratzen dugu eta gehitzen dugu. Irudia agertuko da gure editorean.
 


Bi kasuetan irudiaren tamaina eta lerrokatzea aldatu ahal da.




 




Flickr CC Irudien bilatzailea izateaz gain irudien oinarrizko editorea da. Bere erabilera oso erreza da eta emaitzak onargarriak dira. Efektu sinpleak baina erakargarriak jarri ahal dizkiegu Flickr-eko irudiei. Efektuak jarri eta gorde ostean irudi berriaren helbidea kopiatuko dugu eta blogaren editorean itsatsiko dugu irudia argitaratzeko.



Flickr CC- Editorea: Tamaina, kontrastea, testua, efektu bereziak...




Efektua aukeratu, aplikatu(Aply) eta gorde (Save).

URL-a kopiatu eta blogeko editorean itsatsi.

Irudi berria argitaratu dugu blogean







Gai honi buruz informazio gehiago kontsultatu ahal duzue esteka honetan: Irudiak argitaratzen Buru-mapa

Beste aukera bat dago irudiak blogean argitaratzeko: Picasan erregistroa egin eta hor alojatu gure irudiak. Gero handik estekatuko ditugu gure blogean argitaratzeko.






No hay comentarios:

Publicar un comentario