Orri egonkorrak

Orri berriak sortu ahal ditugu nahi duguna argitaratzeko. Orri egonkorrak edo estatikoak.

Horretarako-orri berria- botoia sakatuko dugu. Gero orria erakutsi ahal da barra horizontalean, erlaitza edo pestaña berri batean. Orri estatikoak ez dira funtzionatzen orri nagusia bezala. Honetan ikusten dira argitaratutako postak dataren arabera. Estatikoetan edukin finkoak agertzen dira, eta ez post-ak.

Orri estatikoen erabilerak:
Baliabideen bildumak, helbide interesgarrien zerrendak, ikasleen argazkiak...
Garai konkretu baterako baliogarriak diren baliabideak gordeta izateko eta bere momentuan erakusteko. Adibidez: Ihauteriak (historioa, informazioa, mozorroak egiteko instrukzioak...), Agate Deuna (Informazioa, kanta....)

Nire blogean orri estatiko batzuk sortu ditut adibide moduan: Orri egonkorrak, Helbide interesgarriak, Lehen hezkuntzako Bloga, Lehen hezkuntzako 2.0 Sitea...


Diseinuaren ataletik kontrolatu ahal ditugu zein orri erakutsi eta zein orri ez erakutsi. - Editar páginas- sakatuz eta erakutsi nahi ditugun orriak aukeratuz. Beti bezala, egindako aldaketa guztiak gorde beharko ditugu dena ondo ikusteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario